Etiquetas

2012/06/19

LEHIAKETAREN SARIAK





NARRAZIO SAILA A KATEGORIA

          IRABAZLEA: IZARNE IBERO BLÁZQUEZ

AIPAMEN BEREZIA: IRATI BEGIRISTAIN GARCÍA

NARRAZIO SAILA B KATEGORIA 

                IRABAZLEA: UXUE GARZIANDIA IRISARRI

AIPAMEN BEREZIA: ASIER CHAPARRO CÁCERES


Hona hemen irabazleen lanak: 


ZELANDI LEHEN, ORAIN ETA BETI
Orain, Zelandin D ereduaren 25 urteurrena ospatzen ari gara. D ereduaren 8.urtean egon zen mutiko baten istorioa kontatuko dizuet.

         Bazen behin, Gurutz izeneko mutil bat, 11 urte zituen. Ile marroia, begi ilunak eta argala zen. Oso umoretsua zen, beti barrez zegoen. Argia, ausarta eta ez zeukan ezeri beldurrik. Euskaraz hitz egiten bere gelako hoberena zen, bere gurasoek, anai-arrebek, aitona-amonek eta guztiek, txikitatik euskaraz hitz egiten zioten. Bere gurasoak ez ziren ez aberatsak ez txiroak, baina, anai-arreba asko zirenez ez zeukaten dirurik nahi zutena erosteko eta beharrezkoarekin bakarrik bizi ziren. Gurutzek, Zelandi eskolan ikasten zuen, bere lagun minarekin. Bere lagunak Peru izena zuen.

         Gurutzek euskaraz hitz egiten hikan hitz egiten zuen eta bere lagunek barre egiten zioten, Peru izan ezik. Arratsaldetan, Perurekin geratzen zen eta Gurutzek hikan hitz egiten erakutsi zion. Eskolan, lan eta lan egin ondoren, uda heldu zen. Gurutz eta Peru, Peruren aitonaren baserrira joaten ziren, Peruren aitonari laguntzera. Ardiak larre batetik beste batera mugitzen zituzten Txistu txakurraren laguntzaz, zaldien gainean ibiltzen ziren, txerriei jaten ematen zieten, behiak jezten zituzten, oiloei jaten ematen zieten, … oso ondo pasatu zuten uda.

         Iraila iritsi zen eta Gurutz eta Peru oso triste zeuden hurrengo urtean, institutura joan behar zirelako. Oso ondo pasatzen zuten Zelandin, jokoak, ateraldiak, kantak, dantzak, ikasi (hori ez zen hain ona baina gustuko zuten) , … Gurutzek eta Peruk hau esaten zuten behin eta berriz:
-Zelandi:lehen, orain eta beti- Zelandin geratu nahi zutelako.

         Egun batean, Gurutzek ideia bat izan zuen:
-Zergatik ez dugu denok errepikatzen eta urte bat gehiago geldituko gara Zelandin.
-Hori ezin dugu egin- esaten zuten batzuk.
-Benga, animatu- besteek.
        
         Hori egitea pentsatu zuten. Baina, andereñoa berehala konturatu zen. Eta hau esan zien:
-      Badakit hemen geratu nahi duzuela ikasten. Baina hurrengo urtean institutura joaten ez bazarete, txikiagoak zaretela pentsatuko dute, institutura joan nahi ez duzuelako.
Azkenean, Gurutzek, Peruk eta guztiek nota onak atera zituzten. Andereñoarekin paktu bat egin zuten:
-Urte guztietan, niri bisitatzera etorriko zarete gutxienez urtean behin- esan zuen andereñoak.

         Guztiek garrasi egiten hasi ziren pozaren pozez:
-Zelandi:lehen, orain eta beti, Zelandi: lehen, orain eta beti …
                                                                  Uxue Garziandia

                                                                                                                                                                                                                                                          
ZELANDI LEHEN, ORAIN ETA BETI


Testu honen bitartez irakurri behar duzuen istorioa errealitatean gertatutakoa izan zen. Duela 25 urte hasi zen, Altsasu izeneko herri batean.

Altsasuko herritar gehienak gazteleraz hitz egiten zuten, baina beste hizkuntza bat ere existitzen zen, hots, euskara. Azkeneko hau, oso herritar gutxik hitz egiten zuten baina bazegoen mutiko bat, Aimar izenekoa oso urduria eta jakinmin handikoa.

Egun batean, Burunda ibaian arrantzatzen ari zela, euskara aurrera eramatea eta jende gehiagok hizkuntza horretan hitz egin zezatela bultzatzeko ideia bat bururatu zitzaion. Orduan, Zelandi eskolaz oroitu zen. Bertan, euskaraz ikasteko aukera ematen hasiko zirela entzun omen zuen eta pentsatu gabe etxera korrika itzuli zen bere gurasoei euskaraz ikasi nahi zuela esateko.
Hasiera batean bere gurasoak zalantzan egon ziren. Oso jende gutxik hitz egiten zuela hizkuntza hori buruan sartu nahi zioten haurrari, baina Aimar oso burugogorra zenez, bere gurasoak Zelandi eskolako irakasleekin hitz egitera joatea lortu zuen.

Hurrengo egunean, Aimarren gurasoak Zelandira hurbildu ziren irakasleekin hitz egitera eta beren semea eskola horretan matrikulatzeko asmoarekin.
Irakasleek esan zioten Zelandin euskaraz hitz egiteko aukera emango zutela, hori bai haur nahiko matrikulatzen baziren. Aimarren gurasoak erantzunarekin etxera itzuli ziren. Aimarri komunikatu zioten eta honi beste ideia hobeago bat bururatu zitzaion. Herriko umeei Zelandin euskaraz ikasteko aukeraz konbenzitzea.
Honela aste bat eman zuen herriko umeekin horren inguruan hizketan eta denbora gutxi barru, Zelandiko D ereduaren matrikulazioak gora egin zuten. Modu horretan Zelandin ikasturte berri bat hasi zen 1987. Urtekoa euskaraz ikasteko aukera txertatuz. Aukera berri honekin beraz, herriko ume gehiago euskaraz hitz egiten hasi ziren eta honela hizkuntza bultzatu zuten Altsasuko herrian.

Gaur egun, 2012. Urtean gaudelarik Zelandi euskarazko D ereduarekin jarraitzen du, 1987. Urteaz geroztik finko mantendu dena. Aurten, Zelandin 25. urtemuga ospatuko da, Zelandiko ikasle eta irakasleen parte hartzearekin eta honela espero dugu izatea urtez urte.

ASIER  CHAPARRO CÁCERES.

“ZELANDI : LEHEN, ORAIN ETA BETI”

         Kaixo! Ni Zelandiko aulkirik zaharrena naiz eta Ipurdi Berde deitzen naiz.
Urte asko ditut eta ume asko eseritzen ziren, eseritzen dira , eta nik uste, eseri egindgo direla nire gainean. Ajka- ajka! Barkatu, izan ere nire eztarria oso zaharra da eta,... Beno, Orain kontatuko dizuet nolakoa zen Zelandi, nolakoa den orain eta nolakoa izango den:

         Lehen, Zelandi berri berria zen, eta umeek tabekin, kanikekin, zibarekin, baloiarekin,... jolasten zuten. Garaian, neskek txzirikordak eramaten zituzten eta mutilek ia ia denek ile motza. Esaten zuten irakasleak oso zorrotzak zirela, jo eta guzti egiten zutela: eraztunekin buruan, erregelarekin eskuan,..

         Orain, Zelandi ez da ez zaharra ez berria. Neskek diademak, pintzak... eramaten dituzte eta mutil batzuek ere, ile luzea eramaten dute. Gaur egun, neska mutilek ordenagailuetara, wiira eta bideojokoetara jolasten dute. Ah!!! Eta orain oso irakasle onak badaude! Eta orain ez dute jotzen!

         Etorkizunean, Zelandi oso oso berria izango da. Konponduko dute eta. Neska mutilek martzianoekin jolastuko dute. Gero, neska mutilek burua rapatuta eramango dute. Horrela ezin izango da zorriak izatea! Urte batzuk pasata, irakasleak robotak izango dira eta antenen bidez irakatsiko dute.

Beno, ez dizuet gehiago kontatutko, aulki hau oso nekatuta dago eta eseri nahi du!!!

EUSKARA OSO POLITA ENTZUNGO DA ETA BETI EUSKARAZ HITZ EGINGO DUGU.




IZARNE IBERO 4.MAILA
 

Zelandi: lehen, orain eta beti
   
 Zelandi Altsasuko ikastetxe publikoa da. Ikastetxeari “Navarro Villoslada” ere deitzen zaio. Zelandik jantoki bat du. Ikastetxea oso handia da. Ikasle asko ditu. Zelandik leku asko ditu jolasteko: zelai bat, parke bat, … Haurtzaindegi bat du ere. Haurtzaindegia berria da, lehen aparkaleku bat zegoen kotxeak aparkatzeko eta batzuetan haurrak han jolasten zuten. Zelandik bi eredu ditu: A eredua (erderazkoa) eta D eredua (euskarazkoa). Asko ikasten da.  
 Urte hau berezia da D ereduak 25 urte bete dituelako. Hori ospatzeko txapa batzuk egin ditugu saltzeko, batzuk txikiak beste batzuk handiak kolore askotakoak. Kanta polit bat “Zelandi beti zurekin” izenarekin, kanta Idoiak eta beste abeslari batzuk abesten dute. Lip dup bat ere egin dugu. Lip dup-ean kamera handi bat etorri zen eta eskola osoa errekorritu egin zuen minutu gutxitan. Batzuk patinekin, beste batzuk momotxorroz jantzita,… Bitartean “Zelandi beti zurekin” kanta entzuten zen. D ereduaren 25 urteen argazkien erakusketa izan zen. Ni han agertzen nintzen! Argazkien erakusketa Iortia Kulturgunean zegoen. Ere udaberriko jaialdi bat egingo da. Han lip dup-a eros daiteke.
     D ereduaren 25 urteen ospakizunen aparte urtero beste ospakizun gehiago egiten dira: abenduaren jaialdia Zelandiko haur guztiak kantak, dantzak, txisteak,… egiten  ditugu Iortia Kulturgunean abenduan, inauteriak maila bakoitza gauza batez mozorratzen da, Herri Kirolak ikasle guztiak taldeetan banatzen dira eta kirolak egiten ditugu eta kurtso bukaerako festa futboleko partidua jolasten da, dantza bat egiten da,… Oso ondo pasatzen dugu.
    Zelandi beti bihotzean eramango dut eta umeak izaten baditut Zelandi ikastetxera eramango ditut, niretzat  ikastetxe hoberena delako.      


Irati Beguiristain                               




2012/05/19

ABESTIA

    NOLA GRABATU ZEN ABESTIA?
    Ikusi nahi baduzu, sakatu hemen

 Entzun eta gozatu!
Eta letra ere hemen jartzen dizuet:

ZUREKIN BETI ZELANDI

Oso apal zinen hasi
Ta txoko baten hazi
Euskarai esparru bat
Zenion eskaini
Eskerrak herriari

Denborakin hedatu
Egin zara kozkortu
Jolas ta ikastean
Dantzan eta kantan
kultura zabaltzean

ESTRIBILLO

Lehen orain eta beti
Zurekin beti Zelandi
Euskaraz pozik egin dugu ikasi
Lehen orain eta beti
Zurekin beti Zelandi
Euskaraz pozik nahi dugu Altsasun bizi

Jo dezagun aurrera
Egindako bidean
Etorkizuna bada
asko izango gara
etorkizuna hor da

ESTRIBILLO

Lehen orain eta beti
Zurekin beti Zelandi
Euskaraz pozik egin dugu ikasi
Lehen orain eta beti
Zurekin beti Zelandi
Euskaraz pozik nahi dugu Altsasun bizi



LIPDUB


IKUSI DUTENEK POLITA GERATU DELA ESATEN DIGUTE.                
               ESKOLAN DAUKAGU SALGAI ( 4 € )

2012/03/30

AGURRA

Kaixo eta ongietorriak txoko honetara.
Dagoeneko badira 25 urte Zelandin D  eredua abian jarri  zenetik. 
Hori, ospatzeko modukoa dela uste dugu eta horregatik blog hau prestatu dugu. Bertan prestatu ditugun ekintzen berriak jarri ditugu, eta eguneratuz joanen gara ekintzak edo proiektuak burutu ahala.
Baita ere zure iritziak bidal ditzakezu.

2012/03/29

ZELANDIN IDAZTEN ETA MARGOTZEN

Betidanik  idatzi eta margotu dugu Zelandin.  Oraingo honetan lehena eta oraina elkartu nahi ditugu. Ikasle ohiak eta oraingo ikasleak batera  partehartzea bururatu zaigu. Horretarako lehiaketatxo bat antolatu dugu. Bertan parte hartzeko baldintza bakarra Zelandiko ikasle edo ikasle ohia izatea eta 25 urteurrena ospatzeko gogoa izatea.

2012/03/28

ZELANDI 25. URTEURRENA SARIAK









ZELANDI 25. URTEURRENA SARIAK


“Zelandi: lehen, orain eta beti”

ZELANDIko ikasle eta ikasle ohien Lehiaketa 2012




OINARRIAK

PARTE HARTZAILEAK:

Lehiaketa honetan Zelandi eskolan dauden edo egon diren ikasleek har dezakete parte.


SAILAK:

Lehiaketak bi sail izango ditu:
  • Narrrazio laburra
  • Marrazkia


KATEGORIAK:

Lehiaketaren sail bakoitzean honako kategoria hauek bereiziko dira:

NARRAZIO SAILA KATEGORIAN:
  1. LHko 3. eta 4. mailetako ikasleena
  2. LHko 5. eta 6. mailetako ikasleena
  3. DBHko ikasleena
  4. Batxilergoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleena
  5. 18 urtetik gorako ikasle ohiena

MARRAZKIA SAILA KATEGORIAN:
a)      Haur Hezkuntzako ikasleena
b)      LHko 1. eta 2. mailetako ikasleena


LANAK AURKEZTEKO EPEA:

Lanak aurkezteko epea 2012ko maiatzaren 18an, arratsaldeko 16:30etan bukatuko da.


LANAK AURKEZTEKO MODUA:

Lan guztiak goitizen batekin izenpetuko dira. Aparteko gutun-azal batean egilearen datuak sartuko dira (izen-abizenak, helbidea, telefonoa, maila edota adina) orri batean idatziak. Gutun-azalaren kanpoko aldean garbi adierazi beharko dira egilearen goitizena eta kategoria (A, B, C, D, E).

Lanak eta lan bakoitzarekin batera joan behar duen gutun-azala Zelandi eskolan, Liburutegian eta Altsasuko Institutoetan jasoko dira horretarako prestaturik izanen diren kutxetan.

 BALDINTZAK:


NARRAZIO SAILA

1.- Lanak originalak eta euskaraz sortuak izango dira.
2.- Gaia: “Zelandi: atzo, gaur eta beti”.
3.- Lanek ondoko luzera izango dute:
            A. Kategorian: orrialde bat gutxienez eta 2 gehienez.
            B. Kategorian: orrialde bat gutxienez eta 3 gehienez.
            C. Kategorian: 2 orrialde gutxienez eta 4 gehienez.
            D. Kategorian: 2 orrialde gutxienez eta 8 gehienez.
            E. Kategorian: 2 orrialde gutxienez eta 8 gehienez.


MARRAZKI SAILA

Haur Hezkuntzako ikasleek gelarako ormairudia egin beharko dute.
L.H.ko 1. eta 2. mailetako ikasleek lana A4 neurrian eta nahi duten margoekin egin beharko dute.
Lan guztiak pasabidean ikusgai jarriko dira.


SARIAK:

Aurkezten diren lan guztien egileek detailetxo bat jasoko dute.

NARRAZIO SAILEKO SARIAK:
-          LHko 3. eta 4. Mailetako ikasleena: 1. Saria ……………..
-          LHko 5. eta 6. Mailetako ikasleena: 1. Saria ……………..
-          DBHko 1., 2., 3., 4. Mailetako ikasle ohiena: 1. Saria ………….
-          Batxilergoko eta Erdi Mailako Heziketa zikloetako ikasle ohiena: 1. Saria……….
-          18 urtetik gorako ikasle ohiena: 1. Saria……………

Kategoria bakoitzeko irabazleak sarituak izango dira. Epaimahaiaren ustez aipamenak egin beharko balira sarituak izango lirateke.

MARRAZKI SAILEKO SARIAK:
Parte hartzen duten ikasleen lana eta adina kontutan harturik ikasgeletarako opariak banatuko dira.


  
EPAIMAHAIA:


Epaimahaiako kideak Zelandi eskolako Batzordeak izendatuko ditu.
Epaimahaiko kideak Zelandi eskola ezagutzen duten eta bertan lanean ari diren edo aritu direnak  izango dira.

SARI BANAKETA:

Saridunen izenak EKAINAREN 4ean, astelehena, jakitera emango dira BLOGEAN, HITZONDON, GUAIXEN, ZELANDIko web gunean eta sariak Eskolako Festa egunean, ekainaren 16an, larunbata, banatuko dira.

LAGUNTZAILEAK: